Nori lagundu diezaioket?

Nire espezialitatea menpekotasun egoeran dauden eta mugitzeko arazoak dituzten adineko pertsonei bizi kalitatea hobetzen laguntzea da.

  • Erori zara? Operatu zaituzte? Ospitalean ingresatua denbora asko egon zara?

    Adineko pertsonek izaten dituzten bapateko prozesuen (erorketak,hezur apurketak, operazioak, aldakako protesia, belauneko protesia, etab. ) errehabilitazioa egiten dut aurreko egoeran zuen autonomia maila berreskuratzeko helburuarekin.

  • Laguntza behar dezu ohetik jeikitzeko, aulkitik jeikitzeko, zutik mantentzeko, ibiltzeko?

    Errehabilitazioa eta ariketen bidez adineko pertsonen etxeko autonomia fisiko eta funtzionala berreskuratzeko helburuarekin egiten dut lan.

  • Dementzia

    Nire zerbitzu berezia dementzia eta narriadura kognitiboa duten pertsonen ahalmen fisikoa hobetzeko.

Egunerokotasunean hobetzea posible da

Nire ikuspuntua ahalmen fisikoaz haratago doa,helburua adineko pertsonei ahalik eta bizi kalitate hoberena izaten laguntzea da, beraien animoa hobetuz eta inguruko pertsonekiko duten erlazioa errezagoa bilakatuz.

  • Gizatasunezko Fisioterapia

  • Ongizate emozionala

  • Benetazko autonomía

Josu Alustiza Navarro

Fisioterapeuta. 162 zenbakidun.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko kidea.

Adineko pertsonaren arreta integralean 28 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala naiz. Ia hiru hamarkadako esperientzia instituzionalaren ondoren, zuzeneko eta giza arretara bideratutako proiektu profesional berriak hasi ditut. Nire ikuspegia erabat pertsonalizatua da.

  • Nire konpromezua: etxean osasunaz egotea.

  • Esperientzia handia Menpekotasun handiko adineko pertsonekin lanean

  • Alusti Test aren sortzailea, adineko pertsonen ahalmen fisikoa neurtzen duen eskala.

  • Alusti Test Laburtuaren sortzailea, dementzia aurreratua duten adineko pertsonen ahalmen fisikoa neurtzen duen eskala.

Josu Alustiza Navarro

Prezioak

Argitasun osoa. Zure lasaitasunerako prezio sistema argi eta profesionala.

Balorazioa
70 €

Balorazio funtzionala

Entrebista klinikoa

Plan personalizado

Bakarkako sesioa
60 €

Zure etxean tratamentua

Materiala barne

Bidaiatze gasturik gabe

5 saioko bonua
250 €

50€ sesioko

Amaiera eperik gabe

Aurrezki haundiagoa

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ticket Bai sistemaren bidez, momentuan jasoko dezu ordainketaren tiketa eta faktura.

Hitzegiten dugu?

WhatsApp bidez deitu edo idatzi diezadakezu. Interes haundiz entzungo dut zure kasua eta jakinaraziko dizut nola zure familiari lagundu diezaiokedan.