Josu Alustiza Navarro
Fisioterapeuta 162 zenbakidun
Euskal Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko Kidea
Josu Alustiza Navarro naiz, eta 1996 urtetik nire bokazioa gure adinekoen osasuna ulertu eta hobetzea izan da fisioterapiaren bidez. Zaragozako unibertsitatean nire ikasketak burutu nituen, eta ordutik nire fisioterapeuta ibilbidea Geriatrian eta Psikogeriatrian burutu dut.
1997. urtetik, 28 urtez, nire fisioterapeuta lanak Josefin Arregui Klinika Psikogeriatrikoan egin nituen. Urte horiek lagundu zidaten adineko pertsonen atentzioan eskarmentu handiko fisioterapeuta izatea, eta batez ere, pazientearen baloraziorako erabilgarrriak diren eskalen diseinuan sakontzeko, Alusti Test aren eta Alusti Test Laburtuaren sortzailea naizelarik.
-
“Nire pasioa gure adinekoei dignitatea eta autonomia itzultzea da, nire lan sesio bakoitza bere errealitate epezifikora egokituaz”
Nire Espezializazioa
-
Balorazio funtzionala
Diagnostiko zehatz bat egiteko adineko pertsonen ahalmen fisiko eta funtzionalaren balorazioa.
-
Narriadura kognitiboa
Narriadura kognitiboa eta dementzia duten adinekoen fisioterapia tratamentua.
-
Erorketen prebentzioa
Segurtasuna hobetu, mobilitatea, oreka, indarra eta beste zenbait aspekturen lanketa erorketak ekiditzeko helburuarekin.
Nire konpromezua: Osasuna etxean
Ia hiru hamarkada beste entitateentzat lanean igaro eta gero, zuzeneko,gertutasunezko eta gizalegezko atentzioari bideraturiko beste lan proiektu berriak hasi ditut. Nire ikuspegia guztiz pertsonalizatua da:
-
Etxez etxeko atentzioa: Donostiako etxeetara gerturatzen naiz, pazientearen erosotasuna ziurtatzeko bere bizitokian lana eginez.
-
Espezializazioa: menpekotasun egoeran dauden adineko pertsonekin egiten dut lan, mugikortasuna gutxitua dutenekin, eta narriadura kognitiboa eta Alzheimer gaixotasuna edo bestelako dementziak dituztenekin.
-
Lan filosofia: nire helburua ez da patologia bat tratatzera mugatzen, haratago doa, pertsonaren bizi kalitatea hobetzean du helmuga, beti errespetuz, giza legez eta profesionaltasun handiz jokatuz.
Alusti Testa
Balorazio zehatza
Alusti Test aren sortzailea naiz, adinekoen ahalmen fisiko eta funtzionala neurtzen duen eskala, eta baita Alusti Test Laburtuaren sortzailea naiz, dementzia aurreratua duten pertsonen ahalmen fisikoa neurtzen duen eskala.