Menpekotasun egoeran dauden adinekoe pertsonetan espezializatutako Fisioterapia
Mugikortasun gutxitua edo dementzia aurreratua duten pertsonen beharrei erantzuna ematean oinarritzen da nire lana.Zure etxera garraiatzen naiz eta behin balorazio zehatz bat egiinda, fisioterapia arloan neurrira diseinatzen dut tratamentu geriatriko eta psikogeriatrikoa.
-
Mugikortasun murriztua duten adinekoen errehabilitazioa.
-
Menpekotasun egoeran daudenei atentzio zehatza
-
Dementzia aurreratua duten pertsonei fisioterapia egokitua.
Nola egiten dut lan
Pertsonan eta sendian zentratutako lan prozesua.
-
Hasierako balorazioa
Adinekoen egoera funtzionalaren balorazio zehatza egiten dut.
-
Norbanako plana
Errehabilitazio fisikoan oinarrituta zure etxean bertan egiten dut lan autonomia maila berreskuratzeko helburuarekin.
-
Jarraipena
Etenik gabeko jarraipena egiten dut, benetazko eboluzioaren arabera sesioak egokituz.
Zuregatik mugitzen naiz
Donostian eta ingurunetan ibiltzen naiz lanean adineko pertsonak beraien etxeetan tratatuak izan daitezen, itxaronaldirik gabe eta bertatik mugitu gabe. Honek egin beharrekoa errezten du, estresa gutxitu eta tratamentuaren jarraipena hobetuaz.